Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pulmonia iz biriketakoa, birikeria. ik alborengo.
Edo pulmonia bat harrapatuko ote zenuen, trenaren zain zeundela, bizikletan izerdituta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.
Nahiz eta pauso bizkorrean berotzen zihoan ez zuen luzaroan arropa haiekin ibiltzerik pulmonia bat harrapatu nahi ez bazuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.
Horrela harrapatzen dira pulmoniak! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 52. orr.
Hotz handia egiten zuen, eta hura etortzerako, pulmonia gaizto bat harrapatua nuen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.
Politikan sartu zen urte hartan bertan, 1947an, egin zuen bere «gramatika partikularra», gaixo, pulmoniarekin ohean zetzala Berria - Kultura 2004-07-29