Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
puf1 interj nekea-edo adierazten duen hitza. ik puff.
Puf!... beti gazte izan behar horrek ematen dituen lanak gogoratze hutsak edozein nekatzen du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.
-Puf! Beti berdin, beti presaka -Angie pentsatzen jarri zen-. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 42. orr.
Filosofatze sano baten puntzoiak geure izpiritua zulatzen duenetik aurrera, puf! zenbat zikinkeria hustutzen den!... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.