Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puertorricar (orobat puertoricar, puertorricoar, puertorrikar eta puertorrikotar) 1 izlag Puerto Ricokoa, Puerto Ricori dagokiona.

Puertorrikotar musika kolpe bat joan zen ihesi arropa-denda bateko atea irekitzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Jatorri puertorricoarreko perkusionista joan zen urtarrilean ospitaleratu zuten Valleyen (New Jersey); pneumonia eta bihotzeko arazoak zituen.  Berria - Kultura   2006-02-18

2 iz Puerto Ricoko herritarra.

Puertorricoarra naiz!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.

Puertorricarren parade honetan inor ez da bere jaioterriko hizkuntzan mintzo: ingelesa da nagusi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Saint Patricks egunean milaka gaitero irlandarrek New York inbaditu eta ibaia orlegiz tindatzen duten era berean inbaditu eta kolapsatzen dute puertorrikarrek ere hiria, beren dantza, zarata eta banderatxoekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Geltokitik kanporatzean fruitu tropikalak saltzen ari zen puertorrikotar anbulante baten mahaira hurbildu zen eta bananak erosi zizkion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 142. orr.

Puertoricarrak, esaterako, ugarituz joan dira azken lau urteotan (%20ko hazkunde tasa), eta demokraten alde indartsu lerrokatzen ari direla esaten da.  Berria - Mundua   2004-10-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus