Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

publizista 1 iz publizitate-eragilea.

Gillermo Viglione Dimensión enpresako publizistak publizitatea eta aro digitala izan zituen hizpide [...] EHU-ren Udako Ikastaroetan eskaini zuen hitzaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Batek baino gehiagok esan izan du sarkasmoz betetako pertsona izan behar zuela Erik Gorriak -edo mundu maltzur honetako lehen publizistetako bat, agian-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 173. orr.

Belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun atsotitzetatik hasi eta egungo olerkari abangoardistenen esperimentazioekin buka, umeen leloetatik eta publizisten esaldi biribiletatik igarorik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 252. orr.

2 artikulugilea.

Historialaria eta publizista, zenbait urtez Turingo La Stampa egunkariaren zuzendaria izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Jose Mari Bidador publizistarentzat, euskal historia eta literaturaren alde ere lan eskerga egin zuen Jimeno Juriok.  Berria - Kultura   2004-03-07

Oregongo Unibertsitatean gradua hartu ondoren, 1924ean San Franciscoran joan zen bizitzera eta publizista lanak egin zituen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus