Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Publikoki edo pribatuan proposaturikoa. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 53. orr.
Aipatu dudan ohorezko itun isil horrek [...] ez dizkigu plazaratzen uzten, publikoki eta agerian bederen, beste mota hauetako galderak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 67. orr.
Inork ez zuen hartaz publikoki hitz egiten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.
Publikoki egingo zuela bere, gogoak eman ahala, txakur arrek emeekin ohi dutenez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.
Gure fedea publikoki pratikatzen ahalko genuela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.
Tratu txarrak publikoki salatu zituen lehen emakumea. Berria - Gaiak 2004-06-01
Sarkozyk joan den igandean publikoki jakinarazi zuen zein ziren proiektuaren edukiak. Berria - Harian 2006-02-10
Udaletxeko zenbait arkitektok publikoki kritikatu dute egitasmo hori. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 81. orr.
Badira kasuak, Alemaniak Gernikako bonbardaketagatik adibidez, nazio batek bere erantzukizuna publikoki onartu duena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.
Horra Toni Batista kazetari kataluniarrak bere buruari publikoki egin zion galdera: [...]. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.
esan zuen publikoki (3); publikoki adierazi (3); publikoki agertu (3); publikoki agertzea (3); publikoki egin (4); publikoki esan (6); publikoki jakinarazi (5); publikoki jakinarazi zuen (3); publikoki onar (3); publikoki onartu (4); publikoki salatu (4)