Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

publikazio 1 iz argitaratzea; argitaratzen den gauza. ik argitalpen.

Atzo ere izan zen hildakorik eta manifestazirik Mahomaren karikaturen publikazioak sortutako polemika eta protesta uholdearen haritik.  Berria - Mundua   2006-02-09

Nik dakidala, euskarazko bi publikazio nagusietan, Berrian eta Argian, kontzeptu hori bera da beti aipatzen dena.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

Expansion eta Marca dira Recoletosen publikazioetako batzuk.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Kritika onak eta aurkako jarrerak izan ditu publikazioak.  Berria - Harian   2005-06-28

Miren Eraso Iturriotz Artelekuko Dokumentazio eta Publikazioetako arduradun eta Zehar aldizkariko zuzendaria.  Berria - Kultura   2004-08-13

2 (hitz elkartuetan)

Kalkuluak ateratzeko eta balioesteko nire espazio guztia da, lankide batzuk, zenbait harpidedun edo erosle eta irakurle tipo bat, publikazio kostuak, publizitatea, subentzioak, eta beste elementuren bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus