Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuek, frankismoa ezagutu zutenetako haietako batzuek, gaitzetsi egin zuten sozialistek bultzatutako publifikazioa, proposamen honek inork ere ez dakien interes isilak gibeleko aldean zituela-edo, omen, atzenduz, jakina, legea EAJk eta EEk ere sinatu zutela. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 32. orr.
Indargabetu egin dute irakasleak publifikazioan funtzionario bihurtzeko legea. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Batzuek gogo onez, beste batzuek ezinbestean, den-denek onartu zuten begi-bistakoa zena, eta azkenean trauma handirik gabe burutu zen publifikazio prozesua. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.
Eusko Legebiltzarrak helegiteen aurka argudiatu duenez, legearen aldaketa «ikastolen publifikazio prozesu konplexuan» onartu zen, «irakasleak batzea bermatzeko asmoz». Berria - Euskal Herria 2006-02-16