Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
6.000 milioi urte behar izan dira begien aurrean duzun hori lortzeko; gorputz hori, sexu hori, forma horiek, biribiltasun horiek, pubis hori, ezpain horiek. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.
Giza primatea tente jarri zenean, pubisa trinkotu eta laburtu egin zen, eta horrek klitoria oraindik gehiago urrundu zuen baginatik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 226. orr.
Orgasmoa pubis kokzixetako giharren uzkurdura nahi gabekoa eta espasmodikoa da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.
Gogotik gustatzen zaizkit pubis iletsuko emakumeak, ez naiz ileak larru-arras mozteko zale, ipar-ekialdean askok egiten duen bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.
Uste dut Charo Lopezek egin zuela bertan striptease lardarts baina erabateko bat eta huraxe izan zela nik ikusitako emakumezko lehen pubisa, beltz-beltza, begi-ninian eta garunetan iltzaturik geratu zitzaidana. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Lizunki begiratu zion, goitik behera, bular irmoetatik hasita arretaz apaindutako pubiseko bilo kizkurrak egiten zuen triangeluan bukatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.
Bere pubiseko goroldioa sarria zen, eta triangelu perfektua markatzen zuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.
Hasierako eroaldi horren ondotik, tripaz gora jarri nintzen sofan, gorputz erdia zintzilik, hankak zabal eta luze, pubisa harro eta ausart. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.
Pubiseko lesio bat dela eta, Donostiako aurrelariak ez du partidarik jokatu iragan otsailaren 23az geroztik. Berria - Kirola 2004-07-01
Gaur bertan egingo diote lehen ebakuntza pubisaren alde batean, eta astelehenean, bestean. Berria - Kirola 2006-04-21
Javier Clementek aitortu zuenez, jokalaria fitxatu aurretik bazekien pubisean arazoak zituela. Berria - Kirola 2004-10-01
Pubiseko osteopatia, mingarria eta sendatzen zaila omen da. Berria - Kirola 2004-07-09
pubiseko ilea (3); pubiseko osteopatia (3)