Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitortzak liburuan bere haurtzaroko, pubertaroko eta nerabezaroko oroitzapenak aurkitzen ditugu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 21. orr.
Pubertarora iristearekin batera, zenbait aldaketa izango zituzten geure gorputzek, hala nola ileak haztea aurpegian, besapeetan edo sabelpean... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.
Gutxi gorabehera esaten duenez, neska bat pubertarora iristen denean, bere baitan biltzen omen da, eta bere gorputzean gertatzen diren mirarizko gauzez gogoeta egiten hasten omen da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 171. orr.
Estresak pubertaroa aurreratzen duela diote. Berria - Gaiak 2006-02-08
Ez nuen soinekoa erantzi nahi, orbanak non zeuden ikusteko, eta nire ugatz berriak tira egiten zidan mingarriro azaletik, pubertaroan bezala. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.