Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pub iz taberna txikia eta dotorea, non edariak zerbitzatzen eta musika entzuten baita.

Dagoeneko gonbitaturik nago Karl honen hirian, Estonian, bere pub gustukoenetan edateko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.

Tabernak, pub eta kafetegiak erruz eta nonahi, han-hemenka club bereziak eta baita diskotekak ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 60. orr.

Wilkes kapitainak kontatu digunez, bada han estaminet bat; pub antzeko kafe-etxetxo bat dela dio.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

Camden Town Station-eko metro ondoan zegoen pub batean, The White Swan-en, elkartuko zirela adierazi zion Maddalenek, arratsaldeko bostetan, ongi bazetorkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

Nahiko modu ergelean hasi zen dena, hiriko koktelik onenak zerbitzatzen dituzten pub-ean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Afariko ostatuan eta aurreko bi pub-etan bezala, Anak zirkinik ere ez zuen egin bere poltsa irekitzeko, barrara ordaintzera hurrandu ginenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Pubean txokolatinak erosi eta aluminiozko paperarekin joaten ziren komunera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

Burua, ordea, ez zuen argi, eta pubeko argitasun eta abarrotsera joaten zitzaion gogoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Chapelizod zubiko pubera iritsi zenean, barrura sartu eta pontxe bero bat eskatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.

Nire aurrean, pubetik ezagutzen nituen bi gizonezko zeuden, berrogei bat urte ingurukoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Han barra bat dago, ostatu dotore edo pubetan izaten ohi den zur ilunekoa, baina pipiatua eta higatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Alde batean, irlandar pub ospetsu horren aurrean, ingelesak daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Mutil hori dela eta ez dela, atzo ez nintzen pub irlandarrean sartu berak aurrea hartu zidalako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.

Ni nahiko ondo moldatzen naiz, edatekorik egonez gero; txunta-txunta disko-pub-a ez den bitartean, noski.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.

Vagalume ilun zegoen, putetxe pub guztien moduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus