Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burmuinaren sekretuak alde batera utziz, eta baztertuz halaber patologiaren arloan kokatzen diren eragileak eta sustantzia psikotropikoak, bada mamuen beste sortzaile bat, erabat erabakigarria dena: beldurra. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Barazkiak, laboreak, landare psikotropikoak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.
Azidoa bere eragin psikotropikoa egiten hasi aurretik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 99. orr.
Horretaz gainera, zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina: beldurragatik, haserreagatik, psikotropikoek eragindako egoerengatik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Denetarik probatu du: psikotropikoetatik zaldiraino, -ina guztietatik pasatuz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.
1972an psikiatriko batean egon zen, eta irtenaldi batean, psikotropiko gaindosi batek hil zuen. Berria - Kultura 2004-01-04