Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurren pentsamendua, herri "primitiboen" pentsamendua, antropologiak ustez bakandua zuen moduan, pentsamendu psikotikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Duela bost, krisi psikotikoa izan zuen. Berria - Harian 2005-11-23
Erasoaren unean «sintoma psikotiko larriak» zituela. Berria - Mundua 2004-03-24
Nahaste psikotikoekin edo nahaste depresibo endogenoekin alderatuz, esaterako, garbi ikusten da hori: anorexia eta bulimia kasu askoren oinarrian aldaera genetiko bat dago, baina ez dira gaitz hereditarioak. Berria - Gaiak 2004-06-29
Gaixotasun psikotikoak garaiz harrapatzea «garrantzitsua» dela diote adituek. Berria - Gaiak 2004-02-13
Beste norbaitekin bizitzeko nire ezintasun ia psikotikoaren kronika baten moduan gogoratzen nituen bost urte haiek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.
-Stalin gizatxar bat zen, hiltzaile psikotiko bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.
Irabaztearen eta galtzearen arteko eremu hutsetako automata psikotiko oso. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 16. orr.
Psikotikoak dira, gaixo daude, inoiz ez da ahaztu behar. Berria - Harian 2005-07-03
Lurrikaren obsesio horrek (psikotiko batzuen fantasia apokaliptikoek bezala) ez ote zuen agerrarazten beraren barne-ezinegona, marraztean nonbait mendean hartzen saiatzen zena? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.
Gaixo haietako askori [...] ez zitzaien autismoa diagnostikatu ere egin gaztetan, baizik eta atzeratu eta psikotikoekin pilatu eta bildu zituzten haur-haurretatik instituzio erraldoietan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.