Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikoterapia 1 iz eritasun mentalen tratamendua metodo psikologiak erabiliz.

1920 ingurutik hasi eta 1960ak arte, gaixotasun psikiatrikotzat hartzeko joera izan zen, psikoanalisiaz edo psikoterapiaz tratatzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Krisi egoeran gaudenean psikoterapiak bideak irekitzen laguntzen du.  Berria - Harian   2005-07-02

Ikertzaile batzuek esaten dute psikoterapiarekin bakarrik ere konpondu ahal dela depresioa, baina gehienetan ez.  Berria - Gaiak   2006-04-02

Ez zuen zerikusirik gure fakultatearekin, tesia idazten ari zen psikoterapia sexualaz, ez zuen denbora askorik sobera...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Franz Anton Mesmer: hipnosiaren eta egungo psikoterapiaren sortzailea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

2 (hitz elkartuetan)

Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Diana Singer Argentinako Psikologia eta Psikoterapia Elkarteko kidea da.  Berria - Gaiak   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus