Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikosomatiko 1 izond eritasunez mintzatuz, etorki psikikoa duena.

Hipnosiak sona handia zuen XX. mendearen hasieran, eta hainbat gauzatarako erabiltzen zen; gaixotasun psikosomatiko eta hipokondriakoak sendatzeko, batik bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

Lana eta etxebizitza topatzeko zailtasunek eragindako gaitz psikosomatikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

2 gorputzaren eta gogoaren arteko erlazioei dagokiena.

Griña eta hasarrea ez ditugu beti azaltzen, ondorioz dolua patologikoa bihurtzen ahal da, psikosomatikoa.  Herria   2001-11-15

Ez zituen kontu harekin garunak gehiago estutu nahi, baina ziur zegoen arrazoi psikosomatikoak zeudela tartean, eta aldatu bezala etorriko zirela, beraz, azazkal demonioak beren onera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus