Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Psikosiak buruko gaitz larriak dira, eta askotan haurtzaroan eta nerabezaroan agertzen dira lehen aldiz. Berria - Gaiak 2006-03-03
Izadiak edo Jainkoak zertarako sortu ote dituen autismoa, psikosi maniako-depresiboa, eskizofrenia eta halako gaixotasun lazgarriak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.
Gaitz eskizofrenikoak, nahaste bipolarrak, eta psikosi organikoak. Berria - Gaiak 2006-03-03
Ondotik, depresioak datoz, eta depresioaren atzetik, psikosiak. Berria - Gaiak 2006-03-03
Ez da itauntzen "malenkonia" edo "deliriorik gabeko zorotasuna" hitzei garai batean eman zaion zentzuari buruz, ezta "neurosi" eta "psikosiaren" edukien artean dagoen oposizioari buruz ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.
Tuberkulosi- edo psikosi-zantzuren bat zirudien, edo eritasun neurologikoren bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.
Behi eroen saleriak aziendakien kontsumoan sortu duen psikosia baretze aldera, testu polit bi ezarri dizkio Eroskik bezeroari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.
Ni horrelako gertakizunekin antsiaturik nago, otsoen kontrako psikosia baitago zenbait tokitan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.
Bilbon ezagutu genuena baino psikosi handiagoa zeukaten Londonen espioitzaren kontu horrekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.
Laugarren kasua zen bi astetan, psikosia barreiatzen hasia zen, eta teknikaria aspertzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 125. orr.
Une honetan, 1 Formulako paddock-ean kezka da nagusi, bi urte atzera egin izanaren psikosia zabaldu baita. Berria - Kirola 2004-03-09
Bere ustez, garai bateko psikosi kolektiboak, flagelazioa eta dantza-epidemia bitxiak, haxixaren edo antzeko narkotiko baten gehiegizko kontsumoak eragin zituen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.
Bestelako trataeren gainetik gertaeren kontaketa morbosoak lehenesten direnean, emigrazioa bezalako ibai konplexua estereotipoen tantetara biltzen dugunean, "inbasioaren psikosia" gizentzen da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 46. orr.