Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Psikopatak ez du loturarik ezartzen aurreko ekintzaren eta ondorengoaren artean; horregatik, egin duena ahaztu zaionean gosea datorkio; eta diruaren jatorria ahaztu duenean gastatzeari ekiten dio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.
Telebistako hilketak, gerrak, triskantzak, suteak, bonbardaketak, hilotz herrestak, ume bortxatuak, psikopata baten lasaitasunaz ikusten ditugu gure etxean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.
Arrazoi bat egon behar baitzuen hilketaren ostean, noski, maniako sexualak, psikopatak eta gisakoak ez baitabiltza sarraskiak elkarlanean antolatzen, bakarka beti. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.
Bertan, psikopata baten pentsaerak eta motibazioak agertzen ditu ahalik eta modu ulergarrienean. Berria - Kultura 2004-06-18
Gaztea da psikologoa, menturaz bokazioa dauka presoaren patu dohakabea hobetzeko, haren sofrikarioa eztitzeko, psikopatak sendatzeko edo izugileak ontzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.
Dena dela, psikopatek letxe txarrik ez dute, ezta? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 126. orr.
Hiltzaile psikopata edo maitale goxoa. Berria - Kultura 2004-09-25
Bulta handiaren buruan, ardiak jausten ziren tarrapataka, bata bestearen ondotik, gure deiei ihardetsiz bezain zakur psikopatak izuarazirik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 172. orr.
Enpresa psikopata. Berria - Kultura 2004-04-11
'The corporation' film dokumentalean kapitalismoaren oinarrian arakatu dute Mark Achbarrek, Jennifer Abottek eta Joel Bakanek, eta enpresaren izaera psikopata azaleratu Berria - Kultura 2004-04-11