Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
psikomotor (orobat psikomotore) izond jarduera psikikoekin loturiko gorputz mugimenduei dagokiena.
Atzerapen psikomotorra du. Berria - Harian 2005-12-22
Internetik gabe astebete egoteak dakarren abstinentzia sindromeak nolabaiteko astinaldi psikomotorea eragiten zuela zioen: adibidez, atzamarren nahi gabeko mugimendua. Berria - Harian 2005-01-23
Nire ezintasun psikomotoreen artean, bazen honako hau ere: teklatu batean bost minutuan saka eta saka ibili behar nuenean, patata pure lodi itsaskor batean hondoratu izan banu bezain lirdingatsu jartzen zitzaidan eskua. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.
-Nire eritasun psikomotorearen atala da hori ere. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 69. orr.