Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geuk baino, psikiatra edo psikologo batek erantzun beharko lukeen galdera da hori, nire ustez... Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.
Ikastetxeko psikologoaren aholkuak gogoan, gurasoek gero eta indar handiagoz bultzatzen ninduten beste lagun batzuengana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Psikologoaren lanak egiten ari zara? Berria - Kirola 2006-04-07
-Adela: joan al zara psikologo batengana, edo psikiatra batengana? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.
-Zergatik ez zoaz psikologo batenera laguntza eske. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 162. orr.
Adrianek eta Martinek esaten dute berriro psikologoarengana joan beharko duzula, ez zaizula oraindik sendatu misantropia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.
Pelikuletako psikologoen kontsultetan egoten diren dibanen antzekoa zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 97. orr.
Ikusmenezko eremua inguru-soslai batez bi eremutan bereizteko modu bat izendatzeko proposatu zuten pertzepzioaren psikologoek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.
Gero, psikologoaren ikuspegia dugu; horrek ikurraren mekanismoa gizabanakoan aztertzen du. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 43. orr.
Familia bidezko transmisioa goratzen dute gaur egungo pedagogo, psikologo eta bestelako apaiz laikoek, bestela gaztetxo sentiberentzako traumak sortzen direlakoan-edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.
Psikologoa eta puta: biak dira bota-behar baten hartzaile ordainduak; biak dira interes eta pasio berberaren antzezleak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
1977an Lorna Selfe psikologoak Nadia: A Case of Extraordinary Drawing Ability in Autistic Child eman zuen argitara. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Uste dut "Norbere buruaren herra edo hisia", deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.
Sanpedro psikologoa da eta sexologian aditua. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Psikologo anderea, zugan konfiantza osoa dudalako, ene begiez miresten nuen bezala kontatuko dizut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 138. orr.
Gero eta urduriago dago biografoa, lotarako pastillak hartzen hasi da, psikologo adiskide batek atsedena hartu behar lukeela aholkatu dio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.
F. W. H. Myers psikologo eszentrikoa zen salbuespen bakarra kontu hartan: izan ere, Human Personality mende-mugako liburu bikainean saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Oraingoan Barriek bere izaeraren erradiografia paregabea egin zuen, psikologo eta psikoanalista freudiarren gozamenerako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.
Handik bi egunetara, luze eta sakon mintzatu ziren gurasoak ospitaleko psikologo klinikoarekin, zeinak, gurasoei adi entzun ondotik, terapia-talde batean sartzeko aholkua eman zien. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.
Herrien Psikologo mekanizisten maneran. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.
William James amerikar psikologoak duela mende bat esan zuen bezala: "Gertaerak erregistratzeko norberaren metodoak hobetzea da oroimena hobetzea". Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.
-Pentsatzen dut familiak konfiantzako psikologo bati informeren bat eskatuko ziola, espetxeko zuzendaritzari helarazteko... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 116. orr.
Eta Jonnyk, Mira Rothenberg psikologo bide-urratzaileak deskribatutako mutiko autistak, aldi batez ez zuen marraztu bonbillak edo bonbillaz osatutako eraikin edo pertsonak besterik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Hori dela-eta, psikologo lanak egitea egokitu zaio Bakerori. Berria - Kirola 2006-03-26
Galiziako Xuntak, iragarri zuenez, Osasun Kontseilaritzako psikologo talde bat jarri zuen biktimen senideen eskura. Berria - Mundua 2004-06-04
Beren partetik badute psikiatra eta psikologo ekipa bat igorria osasun zerbitzuek, sustengatzeko. Herria 2003-11-13
Psikologo sarea osatzen ari da oraindik Osakidetzan. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
· Testu hori oinarri hartuta Irune Ibarra psikologo-grafologoak testamentuaren grafologia egin du eta liburuan agertzen dira azterketa horren emaitzak. Berria - Kultura 2004-01-17
Emakumea artatu zuten auzi-psikologoek, berriz, uste dute emakumeak salaketa jarritakoan esandakoak sinesgarriak direla. Berria - Euskal Herria 2006-03-16
Nire lagun psikologo batek zera dio, uste baino konbentzituago, sotana janztea zuela don Estebek bere hankaluze-konplexua gainditzeko sendagairik onena, eta horregatik egin zela apaiz. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 38. orr.
psikologo batengana (4); psikologo jauna (5)