Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurregun modan den psikologismo arrunt eta mekanikoa ez zait sobera laket, nahiz nihaurek erabiltzen dudan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Era berean, mamiaz betetzen du psikologismo estetizista, gizarteko errealitatera ekarriz pertsonaien prozesu mentalak. Berria - Kultura 2004-07-15
Sinbolismoaren ikuspegi artistikoak bizkarra emana zien ordurako hala Zolak famatu zuen "naturalismo"ari nola Frantziako nobelagintzan nagusi ziren beste errealismo edo psikologismoaren joerei. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
Idealismoari eta psikologismoari aurre eginez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Bere bizitzaren alderdi sexuala iraupen luzeko performance bat bailitzan deskribatzen digu, bere epaia eta gogoeta betiere berariaz maila estetiko batean geratzen delarik (psikologismo gutxi, soziologiarik ez, eta, jakina, moralaren aztarnarik ere ez). Berria - Kultura 2004-01-28
Erlatibismoa gaur egun, aurkitu, perspektibismo, historizismo, soziologismo, psikologismo, antropologismo, biologismo, eboluzionismo, pragmatismo, fikzionalismo, etab. gisan aurkitzen da de fakto. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.