Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
psikofonia iz parapsikologian, ageriko kausa fisiko bati ez dagokion hots ekoizpena.
Antzoki Zaharrean ustekabeko kolpe-hotsik entzuten baduzue, gorputz batek oholtzaren kontra joko balu bezala-edo, ez harritu, Aita Froilanen erorketa haien psikofonia izango da-eta. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 138. orr.
Psychophonies de l'âme (Arimako psikofoniak) antzezlanaren emanaldira sartzeko hainbat zilborren argazkiez egindako gortina bat gurutzatu behar dugu, geure erraietara begiratu behar dugunaren seinale-edo. Berria - Kultura 2004-10-26