Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pink Floydek lortu du adostasun handiagoa, baina psikodelia gozo horren eraginpean logurak kuzkurtuta geratu dira gehienak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.
Hip-hoparen ikuspegi oso zabala ere erakutsi zuen 3 feet high and rising bere lehenengo diskoan, funketik eta souletik edanez baina baita popetik, psikodeliatik eta jazzetik ere. Berria - Kultura 2004-12-16
60ko hamarkadaren azken urteetan Kalifornian piztu zen psikodeliaren talde garrantzitsuenetakoa izan zen Love. Berria - Kultura 2004-03-28
Ohikoa duen 50eko hamarkadako poparen eta psikodeliaren bidetik sortu du Doctor Deseok disko berria. The Incredible String Bandek eguneratu egin zuen Erresuma Batuko musika tradizionala, eta psikodeliaren eta rockaren elementuak gehitu zizkion. Berria - Kultura 2004-04-02
The Byrdsen abesti klasikoenetakoa berreskuratu du: Eight miles high psikodeliaren gailurra. Berria - Kultura 2006-05-03
80ko hamarkadako garage-psikodelia revival-aren ikonoetako bat izan zen The Cynics. Berria - Kultura 2006-03-23