Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretan guztian badu zerikusia artista horietako asko Freudek berak eta bere jarraitzaileek psikoanalizatu izanak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.
Normal bihurtzeko helburuarekin, artaldera etor daitezen helburuarekin, hormonak eman izan dizkiete, psikoanalizatu egiten dituzte, elektroshockak eman, terapiak eginarazi dizkiete, baita burmuineko zenbait zati kendu ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 65. orr.
Nolabait, hiltzailearen pentsamenduan barneratzea zen idazleen obsesioa; hiltzailea psikoanalizatzea. Berria - Kultura 2004-10-19
Beren ofizioa "sakonagoan" omen dauden iruzurrak eta interes ezkutuak, ideologiak eta irrazionalkeriak psikoanalizatzea eta desmaskaratzea bilakatu da, soziologiaren, filosofiaren, antropologiaren eta psikoanalisiaren laguntza guztiekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.
Ez naiz neure burua psikoanalizatzen hasiko, baina badakigu pertsona bere bakarrean zeinen gauzaeza den, eta zenbatetaraino den gizabanakoa gizajobanako hutsa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.