Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazleok eta psikoanalistak espezie berekoak omen ginen: analistek joera sadikoa zuten, eta guk, berriz, idazleok, masokista tankerakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.
Beti ibili izan da psikoanalisten buruan, eta autobiografo handien artean ere berdin, iraganeko oroitzapenak garunean gelditzen direlakoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Solilokio konpartituan mintzatu nahi zenuen, psikoanalistarenean bazeunde bezala. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.
Hiru urtean psikoanalistarenera astean bitan joanda, horrenbeste badakit. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 303. orr.
Horregatik erabaki zuen psikoanalistarengana jotzea. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 107. orr.
Hemen Bermeon bagenuen kontsulta bat zabaltzeko asmoa, euskal idazleentzat bakarrik, psikoanalista kontsulta. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 82. orr.
Freud edo Lacanen kide psikoanalistak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.