Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikoanalisi (orobat psikanalisi g.er.) 1 iz gogo prozesuak aztertzeko eta nahasmendu psikikoak tratazeko metodoa, gogoaren alderdi sakonena azaleratzean eta ikertzean datzana.

Freuden psikoanalisiak bi maila bereizten ditu jarduera psikikoan, jakina den bezala: lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Psikoanalisiaren teorian, lapsusek subkontzientea azalarazten dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 164. orr.

Psikoanalisiaren pentsaeran, gizartea desiraren errepresioan oinarritzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 81. orr.

Ni" delakoa bera ere jota geratuko zen Freud-en psikoanalisiaren erasopean, hark subjektua leherrarazi eta, nolabait, atomizatu zuelarik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Onenean, psikoanalisia hitzontzikeria hutsa besterik ez da.  Berria - Harian   2006-05-06

Ezinbestekoa al da patologiaren bat izatea psikoanalisira jotzeko?  Berria - Harian   2006-05-06

2 (izenondoekin)

L'idiot de la famille (Familiako ergela), psikoanalisian oinarriturik Flauberti buruz idatzi zuen lan erraldoia izan zen Sartreren azken lan handia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.

Psikoanalisi klinikoari buruzko masterra ere zuzentzen du EHUn bertan.  Berria - Harian   2006-05-06

Artelana psikoanalisi aplikatuaren objekturik preziatuenetako bat izan da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Psikoanalisi freudiarraren ikuspegitik sexualitatea giza jardueraren funtsa da.  Berria - Harian   2006-05-06

Naziek "psikoanalisi judua" kondenatu egin zuten, balio nazionalen defentsa aski bipila egiten ez zuelako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik psikoanalitiko.

Bost piezako, psikoanalisi-saio bat irabazten nian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 184. orr.

Zabalkundeko psikoanalisi eskuliburuak ez dira, jakina, zakurrentzat eginak, eta aspaldi ezagutu nituen nik neurosi horren arrazoiak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

Asteazkenetako elkartea deitu zuten aurrena, eta, 1910ean, Nazioarteko Psikoanalisi Elkartea.  Berria - Harian   2006-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus