Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikismo 1 iz norbaiten nolakotasun psikikoen multzoa.

Mugarik gabeko autoanalisia: norberaren psikismoa gurasoen psikismotik bereizten saiatzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Psikismoa hondatua eta matxuratua dutenak, maiz ume-umetatik daude jota.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

Anorexia, bulimia eta antzeko adikzioak gizarte aberatsetan agertzen dira, eta gizarteak daraman abiaduraren eta horrek eragiten dituen aldaketen ondorio dira, psikismoa ez baita aldaketa horiei erantzuteko gai.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Haurraren psikismoan eta buru-bihotzetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

Subjektu ikusleari, bere alderdi subjektiboan bai, baina analitikoa ez den modu batean begiratu nahi zaio, bere psikismoaren sakoneko egituretaraino iritsi gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Irrikena da Freudek landu zuen psikismo-ereduaren alderdirik misteriozkoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

3 irud/hed

Jabea ez bada etxetik ateratzen, adibidez, zakurraren psikismoa gaizkitu liteke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus