Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Psikikoki hondoa jota zeuden guztiak eta zauri fisiko larriak zituzten haietako askok. Berria - Gaiak 2004-04-16
Gizakiak beti berea izango duen joeraren lehen urratsa da -arrotza hasieran psikikoki menperatu, ondoren fisikoki menperatzearren. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Freskotasun falta nabaria izan dute, fisikoki zein psikikoki. Berria - Kirola 2004-06-22
Gizakiok ez gaude, ez fisikoki, ez psikikoki, ez espiritualki, progresio aritmetikoaren baitan bizitzeko prestatuak, gure mugak aski apalak dira. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.
Gizartea gero eta osasuntsuagoa da fisikoki, baina gero eta hauskorragoa psikikoki. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Sendagileei psikikoki jota nagoela sinetsaraztea da nire aukera bakarra. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.