Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikiko izond psikearena, psikeari dagokiona.

Ikustea [...] jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Hasiera-hasieratik ageriratzen da alde fisikoen (hots uhinen), alde fisiologikoen (ahoskatze eta entzutearen), eta psikikoen (hitzezko irudien eta kontzeptuen) arteko bereizketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 39. orr.

Emazteari tratu txar fisikoak eta psikikoak emateagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Bi-bien oinaze sekulakoak eta sendabideko bakardadea; oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa; infernu pertsonalaren mugen ezagutza...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Nahasmendu psikikoren batek sortua izan behar baitu nahi horrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

Inoiz ez nion antzeman inolako patologia psikikoren aztarnarik, eta haren jokabidean ez nuen ezer arrarorik nabaritu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Nola adierazi hitz sotilez oinaze psikikoaren zama eramanezina?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.

Gure gizarteak baztertu egiten ditu gaixo psikikoak, eta bazterketa hori isila eta ankerra da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Ezindu psikikoen afektibitateari buruzko gida kaleratu du Atzegik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Tortura psikikoarena.  Berria - Kultura   2004-02-22

Film-ikuslearen egoera distantzia psikiko guztiz berezi baten adibide bikaina da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Egia da badela bizitzak erabil dezakeen energia psikikoaren kopuruan gehieneko muga bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Halako gaixotasuna, itsutasun psikiko erabatekoa (Antonen sindromea esaten zaiona), kasurako, apoplexia baten ondorioz gerta daiteke, garuneko ikusmen-aldeetan hondamena larria bada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

2 irud/hed

Mendebaldeko adimenak psikearen sakonera subkontzienteak begiztatu zituen eta, une horretan, bere buruaren ikuspegi berria zertu zuen, leize psikiko aztergabe horren gainean esekitako kimera bat bailitzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus