Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zoriontsu edo erdi-zoriontsu bizi izan zen harik eta bere senitartekoek, herriko sendagilearen gomendioz, elektro-shockez baliatzen zen tratamendu psikiatrikoa pasarazi zioten arte. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.
Bertako adituek laguntza psikologikoa eta psikiatrikoa eskainiko diete gaixo dauden medikuei. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Askotan, hain justu, arazo psikiatrikoa bera izaten da gizentasunaren kausa. Berria - Gaiak 2006-03-05
Liburuko beste kritika nagusia, hain zuzen ere, gaitz psikiatrikoei buruz gizarteak egiten duen interpretazioaren ingurukoa da. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Diagnostiko psikiatrikoa dutenek herentzia jasotzeko eskubidea ere galtzen dute, eta seme-alaben zaintza ere bai. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Histoire de la Folie-ren lotura-puntua zen diziplina psikiatriko baten sorrera XIX. mendearen hasieran. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 203. orr.
Prozesu hauek guztiak hain zuzen indarrean zeuden, baina berez ezin izan dute diskurtso psikiatrikoaren objekturik eratu. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.
Kartzelaren eraikinari itsatsita, hesi beraren babesean, zentro psikiatriko bat zegoen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 109. orr.
Fama txarreko Santaklara ospitale psikiatrikoan giltzatu zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 111. orr.
Estatuko erietxe psikiatriko batean ari zen alferrik galtzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.
Alpeetako klinika psikiatriko batean sartu zuten. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.
Ospitale psikiatrikoko ganbarako aulkian egunak loturik pasatzen zituenean, bizitzaz jada zimiztaka baizik ez zen oroitzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.
Parametro ia berdin-berdinak dituzte elektroxokeko makinek -instalazio psikiatriko zenbaitetan erabiltzen direnen antzekoak- eta txerrientzako durduzagailuak: ampere bat, hirurehun volt. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Psikiatrikotik eroetxera. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 59. orr.
Iazko uztailean depresio latz bat ere izan zuen, eta hainbat aste psikiatriko batean igaro zituen. Berria - Kirola 2004-02-15
Gizon bat psikiatrikoan sartu dute eliza batean kalteak egiteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-08-17
Euren ama psikiatrikoan izen faltsuarekin ingresatu duten neba-arrebekin gurutzatu da. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.
Pasadizoaren xehetasunak oroitzeko, Granadako psikiatrikora jo behar izaten zuen, eta hura ez zuen gogoko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.
Alacanteko espetxeko psikiatrikoan. Berria - Kultura 2006-01-03
Beldurrezko nobela, psikiatrikoan girotua. Berria - Kultura 2004-04-17
Ohartu naiz badela beti hertsirik dagoen psikiatrikoko hegal bat. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.
erietxe psikiatriko (5); klinika psikiatriko (3); ospitale psikiatriko (4)