Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikiatra (orobat sikiatra g.er. eta pzikiatra g.er.) 1 iz buru eritasunetan espezialista den sendagilea.

Psikiatra baten kontsultan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.

Psikiatrak galdetzen dit: [...].  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 20. orr.

-Adela: joan al zara psikologo batengana, edo psikiatra batengana?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

-Ostegunean elkarrizketa izango duzu Mendizabal psikiatrarekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

Eritasun horren izena heldu da Alois Alzheimer aleman psikiatraren deituratik.  Herria   2004-02-05

Psikiatraren ustetan, kornerraren sindromea dinat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 8. orr.

Nola juzga psikiatrari ordaindu gabe bere buru arazoak garbitzen dituena?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 28. orr.

Psikiatraenetik atera eta Luzia Ibarra Prim kaleko gozotegi baten aurrean gelditu da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

Psikiatrarengana joaten zela esaten ei zion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.

Telefonoa eskegi eta pikutara bidali naik, eta psikiatrarengana joateko esan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 127. orr.

Psikiatrak dioenez, gelditu zaidan arrastoa geldi zitekeen gutxienekoa da.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 102. orr.

Kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Harrokeria hutsez egin nuen [...] lerro zoragarri haiek idazteko gai zen emakume batekin harremanak nituela jakinarazteko; inbidia emateko, alegia, baina baita, bere ikuspuntutik, psikiatra zenez, ze irakurketa mota egiten zuen jakiteko ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

Gisa hortako emankizunetan bada beti psikologo edo psikiatra bat, hots, "psi" bat.  Herria   2001-02-01

2 (izenondo gisa)

Errehabilitazio programako lagun psikiatraren laguntzarekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 111. orr.

Managuan mediku psikiatra bat ezagutzen dudala oroitu dut, Honorato Delaselva, eta berehala deitu diot telefonoz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Mediku psikiatrak ez ziela gure harremanei eragozpenik jarriko, Sarak programako ardurak bere gain hartzen zituen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lydie Salvayre aita andaluz eta ama katalan Frantzian erbesteratuen alaba da eta haur psikiatra da Parisen.  Berria - Kultura   2004-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mediku psikiatra (8); psikiatra batengana (4)

mediku psikiatrak (7)

psikiatrarengana joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus