Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psike 1 iz giza gogoa; giza gogoaren prozesu kontziente eta inkontzienteen multzoa.

Baina, zer gaixotasun egon zitekeen emakume ia aingerutar haren psikean?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Ondorioz, kontu psikosomatikoa zenez gero, alderdi hura, nire psikearena alegia, landu beharra neukala beste ezeren gainetik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 165. orr.

Begira diezadatela gustu txarreko pieza bati bezala, norbere psikeak baditu-eta auto-suntsiketari aurrea hartzeko mekanismoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Mutil bizargabe baten psikea, gerra-egoera batean, gainbehera etor daiteke edozein unetan; edo hil dezaten utziko du, edo hiltzaile ero bihurtuko da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Espiritua, arima, psikea, pathosa, zalantzarik psikaliptikoena, teklatxo bat sakatuta konponduko da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.

Garaiko zientziak loturik zituen gertakari psikikoak eta arazo anatomikoak, eta horiek bereizteak eraman zuen Freud pazientearen psikearen sakonean ezkutuan dauden bere bizitzaren gertakizun garrantzitsuak bilatzera.  Berria - Kultura   2006-05-09

Psike subkontzienteak Jainkoarekin harmonia errazaz gozatzen baitu, gizaki ez den izaki orori bere errugabetasunak ziurtatzen dion harmonia berberaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Hori bezain egia baita pertsonak haserretzen direnean, psike subkontzienteak haietako bakoitzaren eta guztien kontrolpetik ihes egiten duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Terrorea garai modernoko armarik beldurgarriena da; beldurra eta ezintasuna batu ditzake Europako eta AEBetako biztanleen psikean.  Berria - Harian   2005-07-09

2 irud/hed

Iraganean sakonduz, nazio psike eta nortasun subjektiboan zehar doazen emanak aztertzen ditu, elementu folkloriko, jentil eta mistikoen nahastura eta elkar-kutsatzearen bitartez.  Berria - Kultura   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

psike subkontzientearen (5)

giza psikearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus