Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pseudonimo (orobat seudonimo) iz izenordea.
Beldur naiz Alvaro Campos hori Pessoaren pseudonimo, heteronimo edo ez-dakit-zer-nimo horietako bat ez ote den. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 30. orr.
Emilio Bobadilla (1862-1921) idazle kubatarraren seudonimoa, hori Biarritzen hil zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.
Ikastolen sorrera eta indar hartzea, Gobernadoreeen bisitak, Aberri Egunak, [...], ETAren lehen urteak... kontatu zituen, besteak beste, Jon de Igeldo pseudonimopean. Berria - Kultura 2004-02-28