Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prusiar 1 izlag Prusiakoa, Prusiari dagokiona.

Militarismo hau lehenengoz prusiar errege Federiko Gilermo I.aren eta Federiko Handiaren (K.o. 1713-86) erreinaldietan agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Jean-Baptiste Cloots 1755. urtean jaio zen Kleve inguruan (Alemanian), jatorria Herbehereetan zuen familia prusiar aberats batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

Hans Rabener prusiar espiak (alias Viktor Runeberg) pistola automatiko batez eraso zion atxilotzeko ordena zekarkion Richard Madden kapitainari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Zaldun teutonikoek Siria utzi eta beren zoriona Vistulan bilatu zuten prusiar, letoniar eta estoniar paganoen bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Suediar gerra-presoak erabili ziren irakasle, eta errusiar aprendizak Königsberg-era bidali ziren prusiar trebakuntza lortzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

2 iz Prusiako herritarra.

1807. urtean Frantziako enperadoreak prusiarren aurkako gerra irabazi zuenean, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Gure aitona, esan dudanez, prusiarra zen, Brandeburgoko prusiarra, mundu guztia gaitzesten zuen, Federiko II.a Handia izan ezik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Gabonetan Miarritzera etorri zen agente batek, Müller izeneko prusiar batek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 89. orr.

Wilhelm Humboldt prusiar jakintsuak idatzi zizkigun ohar harrigarri hauek: Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

Prusiarrarekin hitz egin dut telefonoz hegazkina hartu aurretik eta horia hartu behar dudala azpimarratu dit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prusiarrarekin hitz egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus