Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prozesioa meza bukatu ondoren hastekoa zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.
Eszena horretan, bere jaioterriko mendi baten malkarrean dago aitarekin, eta beraien aurretik, prozesio batean bezala, gazte koadrilak pasatzen dira etengabe soinujole bat buru dutela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Ederki gaude hementxe, prozesioak aurre-aurretik igaro behar du eta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.
Non ez dituzte ezagutzen Andra Joseparen tronpeta-soloak, prozesioaren erritmora egokitzen diren pausoan pausoko jardunak? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 215. orr.
Hitzordu nagusietarik bat, San Bartolome egunekoa izan da, Elgoibarko zaindariaren prozesioarekin. Herria 2003-09-04
Luzea zen prozesioa eta kalea betean zihoazen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 184. orr.
Duela bi hilabete, sunitek xiiten prozesio bati eraso zioten Quettan, eta 40 bat lagun hil zituzten. Berria - Mundua 2004-05-09
1918an, beraz, bururatu zelarik gure burasoen "Azken Gerla" hura, 5.000 seme bederen, adin ederrean, Iparralde xume honi hartu zizkiona, bazirudien gure kristau fede zaharrari eratxiki zitzaiola erlijio berri bat; Joana Arkekoa iduriko bere saindu propioekin, bere gerlari ohi medailadunen prozesioekin, bere gerlako martirien xingola, bandera eta oroitarriekin, bere Jondoni Martinetako meza nagusi, frantses prediku, soinu, kantu, espantu eta apairu handi guztiekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.
Sarriegiren omenezko plakaren inaugurazio ekitaldian prozesio zibila egin zuten. Askoren artean «Rataplan» - 79. orr.
. Santuaren erlikia buruan joango zen prozesio zibiko-erlijioso bat egiteko erabakia ere hartu zuten. Askoren artean «Rataplan» - 23. orr.
Azinzio eta Pentekoste inguruko prozesio letaniadun eta kyrieleisondun haiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.
Ahmedabaden musulmanek prozesio jendetsua antolatu zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 184. orr.
Egin prozesioa, abarrak eskuetan, aldarearen ertzetaraino. Elizen arteko biblia Sal 118,27
Agoizko jaietan egiten den prozesioan [...] herriko dantza taldea ikurrinarekin aterako delako. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Maiatzean ere, San Miguel baselizara prozesioa egiten genuen, eta bestetan bezala, inguruko herrietako jendea etortzen zen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 135. orr.
Zenbat prozesio egin dituen herri honek, lehenago saindu baten ipurditik "Ogi zerutik" kantatzen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.
Hileta-prozesioa handikiro egiteko, olibondo eta bestelako zuhaitz adarrak hartu zituzten denek eta, kandela ugariren argitan, gorespenak kantatzen zituzten ahots ozenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.
Handik urrun ez den Elantxobeko portutxoraino egin da itsasontzi prozesioa. Herria 2002-08-01
Bai, zera: aberri horren erdian mapa, lurraldea, bandera, taloa, bertsoa, dantzak, prozesio nazionalak... Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Orduan hasi ginen gure prozesio zibilekin, zuk ere egun ongi ezagutzen dituzun horiekin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.
Pasealekutik zahar, heldu eta gazteen prozesioa etengabea da. Berria - Ekonomia 2004-10-24
Bordeletik Baionara bidean, Hugok emigrazio politikoko jende prozesioekin egiten du topo, Espainiako beste Estatu kolpe batetik ihesi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.
Begien aurrean agertu zitzaizkion orobat, kalejira luzean, zaldi hitsen paradak, eskale ikaragarrien prozesioak, eta jipoitutako hainbatenak, behaztopa-harri aldrak... Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
Hari-buruetatik burbuilatxozko prozesio bat irteten zen: ongi begiraturik, aise ikus zitekeen nola anodotik jaregiten zena halako bi jaregiten zen gasetan katodotik, gutxi gora-behera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Luma airean duzula minutu batzuez ameskeriatan geratzen zarenean burmuinak laztantzen dizkizun irudi prozesio horren, ideia uholde horren erdian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.
Bazekien betazalen azpian dauden guruintxoen mugimendu partikular batetik datozela negarrak, bihotzetik jalgiriko atomo-prozesio batek eragiten baitie guruinoi, noiz eta bihotza bera emakume maite baten gorputz azaletik askatzen diren irudi koloreztatuen segidak jotzen baitu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Ezkontza-prozesio luzeak eratzen zituzten kotxe-gidari zoro eta zaratatsuen arriskua nola edo hala saihestuz iritsi naiz Erzurumera. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 44. orr.
Urtero, herriko feria egiten zenean, aldareko Kristo gurutziltzatua atera ohi zen prozesioan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.
Kapitulura zetorrenean, bertan bilduta zeuden anaia guztiak bidera irteten zitzaizkion prozesioan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.
Dionisos jainkoaren omenezko jaiegunetan behartuak zeuden prozesioan joatera, untzazko koroa buruan zutela. Elizen arteko biblia 2 M 6,7
Mundu guztiak egiten zian txalo, mundu guztiak egiten zian biba, mundu guztiak jaurtitzen zizkiean arrosak prozesioan zihoazen militarrei eta abadeei eta mariaren alabei eta guraso zintzoei eta komunioa egin barriei eta... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.
Egunsentian, jendetzak, zuhaitz adarrak eta kandela piztu ugari harturik, gorputz sakratua, gorazarre eta kantuen artean, Asis hirira eraman zuen prozesioan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.
Handik ikusi genuen izugarrizko jendetza jaisten, prozesioan bezala. · Jainkoak ikuskari zoragarri bat erakutsi zion: ezin konta ahalako santu taldea ikusi zuen bere aurrean, prozesio moduan binaka zihoazela, jantzi txit eder eta preziatuz jantzita. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.
prozesio zibiko (4)
prozesioan atera (3)