Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prozesatu1, prozesa, prozesatzen 1 du ad zerbaiti operazio multzo jakin bat igaroarazi.

Automobil baten tankeko erregaia karburagailuan prozesatu behar da; gasolina-lurrun eta aire nahasketa gisa irteten da karburagailutik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Gas naturala prozesatzeko planta bat eraikitzeko diru laguntza agindu dio Venezuelako presidenteak Boliviakoari.  Berria - Mundua   2006-05-05

Altzairuzko bobinak prozesatuko dituen prentsa bidezko ebaketa linea automatizatu bat egiteko kontratua lortu du Fagor Arrasatek Txinan.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Elikagaiak prozesatu egingo dira, berez ez dauzkaten nutriente onuratsu batzuk har ditzaten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

Material nuklearrak prozesatzen zituen enpresa bat zegoen lekuan aurkitu zituen zortzi ontziak.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Arrainek, ordea, ur kantitate handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Hori baino modu sofistikatuagoan dihardute muskuluek: gorputzak berak prozesatzen duen erregai berezi bat oxidatzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Gantzak eta karbohidratoak ez dira hain zailak prozesatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Hondakinak ere ez dira kontuan hartzen, nahiz eta produkzio prozesuaren etapa guzti-guztietan ageri diren -baliabideak prozesatzean, ondasunak produzitzean eta ondasunak kontsumitu ostean-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.

2 (informatikan eta kidekoetan)

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

Teleskopioari jarri dioten prozesagailuak lanerako gaitasun izugarria du: segundutik segundura milioika liburu idatzik duten adinako informazioa prozesatzen du.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Metafora horren arabera, ezagutza informazioa prozesatzea da; burmuina, berriz, ezagutza prozesatzen duen makina konplexua. Ingeniari batek inoiz erabiliko ez lituzkeen materialez egina dago garuna, eta datuak prozesatzeko tresneria ikaragarri gordetzen du oso leku txikian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Garunaren luzapen bat baino ez da erretina, eta hiru dimentsioko benetako egitura bat, datuak prozesatzeko bere zerbitzu eta guzti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Dastamenak eta usaimenak badute alderdi bat kimikariak berdindu ezin duena: bizkortasun izugarria informazioa prozesatzeko eta ebazpena emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Nire lagunak azken hitzak prozesatzeko segundo bat behar izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 31. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haragi gorriek zein haragi prozesatuek koloneko eta ondesteko minbiziarekin lotura zuzena dutela aurkitu zuen iaz Minbiziaren eta Elikaduraren Inguruko Europako Ikerketak.  Berria - Gaiak   2006-02-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

datuak prozesatu (3)

datuak prozesatzeko (3); informazioa prozesatzeko (3)

informazioa prozesatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus