Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prozesaketa 1 iz prozesatzea. ik prozesamendu.

Edozein prozesaketa matematiko, den konplexuena ere, urratsik sinpleenetan zati daitekeela jakitea faktore garrantzitsua izan zen konputagailu elektronikoen garapenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Lehenik, konexio asko dituenez elkarri lotuak, sarrerako seinaleen prozesaketa bat egin dezake neuronak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Hondakinak bildu, eta giltzurrunetara bidaltzen ditu odolak, eta, han beste prozesaketa bat jasan ondoren, gernuan iraizten dira hondakinok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Bi fase nagusitan egiten da prozesaketa kimikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dagoeneko ikusi dugun bezala, prozesaketa-organo agerikorik gabe funtzionatzen du usaimenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.

Gainera hain kantitate urrian gehitu beharrak, materialaren diseinua errazten du prozesaketa-garaian (betiko sustantzia ignifugoekin konparatuz).  Berria - Gaiak   2006-03-10

3 datu prozesaketa

Zelula hartzaileetatik irteten diren seinaleek datu-prozesaketa bat pasatzen dute lehenik; gero, garunera transmititzen dira, usaimen-nerbioaren 50.000 zuntzetan zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Ea garunaren eremu azpi-erabilietariko batzuk egokitu ote daitezkeen oroimena handitzeko edo gaur egun garunaren ahalmenen gainetik dauden jarduera mental eta fisikoetarako datu-prozesaketa eta kontrol-baliabideak sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Belarriak ere oso antzera jokatzen du: soinuak jaso eta nerbio-bulkada bihurtzen ditu garunera bidaltzeko; garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus