Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingeniaritzari dagokionez, eginkizun askotara egokitzen den prozesagune kimikoa da giltzurruna, konposizioan eta kantitatean gorabehera handiak dituen material bat hutsik gabe tratatzea lortzen duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.
Zirkulazioaren parte batek gibelera eramaten ditu digestio-hoditik xurgaturiko elikagai molekulak, gibela baita prozesagune nagusia elikagaiak deskonposatu eta eraldatzeko eta eraldaketa horretatik gorputzaren funtzionamendurako behar diren substantzia konplexuak ateratzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.
Lantegi, kimika-laborategi eta datu-prozesagune da, besteak beste, gorputza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.