Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prozedura (orobat prozadura g.er.) 1 iz ondorio batera heltzeko erabiliriko metodoa.

Printzipio sinple batzuetan oinarriturik daude prozedura horiek, baina inork ez zituen, ordu arte, inoiz aipatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Gogora dezagun hizkuntz unitateen antolaketa iraultzeko orain arte ikusi ditugun prozedurak: permutazioa eta inbertsioa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Prozedurari buruzko galderak geroago burutuko diren ikerketetan aztertuko dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Hitzak luzatzeko prozedurez ari garela, kontrako bidea egin dezakegu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 160. orr.

Ez dago prozedurarik mekanikoki erabakitzeko formula oro logikoki baliozkoa den ala ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Ixtorio-mixterio hitz bikoitzak prozedura ondo baino hobeto baliatzen du: lehenengo hitzaren metagramari m bat erantsita, errepikapenak ez du bakarrik oihartzun efektua sortzen, aitzitik zentzuz beteriko bigarren hitz bati probetxu semantikoa ere ateratzen dio.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 35. orr.

Nazien prozedurak eta jokaera itsuak jasanda, ez zituen batere maite ideologia absolutuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

Macnair, zuk ere entzun egin behar duzu, hau da prozedura...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 323. orr.

Erabat debekaturik dago [...] zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz, erreprografia eta trataera informatikoa barne direla.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 6. orr.

Bertsolariak, prozeduraz, kantuan hasi baino lehen dauzkan Segundo gutxi horietan, arrazoi bat pentsatuko du, doinu bat aukeratuko eta pentsatu duen arrazoi hori aukeratu duen doinuaren neurrietara tolestuko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gune sentikor horien azpiko nerbio-amaierak aztertzen badira (ez da prozedura mingarria, aski baita larruazal zati txiki-txikiak kentzea), denak berdinak direla ikusten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Produktu, teknika eta prozedura berriak sortzeko enpresekin egiten diren kontratuen bitartez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Azkeneko hau, funtzionarioak kontratatzearena, prozedura bikoitza da, eta oso konplexua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Hizkuntza baten ereduaren deskribapen osoa errotik eratzeko prozedura formala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 162. orr.

Hilda zegoen ordurako, nik ikusia nuen mantaren azpian, baina prozedura legalak bete behar omen ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.

Guk hemen aipatu ditugun prozedura arau-ezarle asko, ordea, gaizki ikusiak daude literaturan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 252. orr.

Arazoa gertakari-sorta zabal bat azaltzeko teoriarik egokiena aurkitzea da, eta ez da espero hori lor dezakeen prozedura analitikorik egotea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Prozedura mekaniko bat dago PLko formula bakoitza egiazkoa denetz erabakitzeko (egia-taulak, besteak beste).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Uste dut Fowlerrek Harrisen prozedura morfologikoei jartzen dien eragozpena, arazo gabe gaindi daitekeela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

Ikuspuntu metodologikoa aldatzearekin batera, prozedura taxonomikoek hizkuntzaren ikerkuntzari jartzen zizkioten oztopoak kenduz joan ziren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 14. orr.

Hasteko, erranen dizut hau ez dugula ohiko prozedura.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 32. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Bere enpresa sortu, makinaren planoak egin, langileak kontratatu, prozedura patentatu, eta berrogeita hamar bat Pascalina merkaturatu zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Pierre Menard-ek prozedura hori aztertu zuen [...] baina errazegitzat baztertu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Askotan saiatu zen bere kalkuluetarako erabiltzen zituen prozedurak azaltzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.

Etorkinak beren jatorrizko herrialdeetara bortxaz bidaltzeko garaian jarraitu beharreko prozedurak deskribatzen ditu.  Berria - Mundua   2006-01-14

Botoa emateko prozedura finkatzerakoan, bestalde, legebiltzar taldeen iritziak kontuan hartu beharko dituela gogoratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

G7ko herrialdeek hautagarritasun-irizpideak arindu, prozedurak erraztu eta zorra murrizteko programak herrialde aberatsen alde biko kreditu guztietara zabalduko zituztela iragarri zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Belgikako kooperatiba batek gurinaren gai koipetsuak ezabatzeko prozedura berri bat garatu zuela.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 34. orr.

Industria jardueraren ondorioz gertatzen diren kalteak zigortzeko prozedura zehazten du.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Prozedura batzuk eratu zituzten greziar pentsalariek, adierazten zituzten baieztapenak zehatzak zirela ziurtatuz beren buruak lasaitzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Ezinezkoa da hizkuntza irudikatzeko etengabe erabili ohi den prozedura hori baztertzea, hau da, idazkera alde batera uztea, eta beharrezkoa da ezagutzea haren baliagarritasuna, haren akatsak eta arriskuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.

Subjektua lotuko duen ekintzan datza unibertsal singularra, egoera baten logika eta itxurak errotik aldatuko dituen prozedura martxan jartzen duen ekintza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure prozedura-arauak ez dira epaitegietakoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Prozedura akatsak direla eta, ostiralera atzeratu dute epaiketa.  Berria - Harian   2005-02-08

Defentsak eskatuta, atzo ez zen lekukorik agertu ez eta frogarik aurkeztu ere, baizik eta «prozedura kontuak aztertu» [...] besteak beste atzerapenak zenbat iraungo duen.  Berria - Mundua   2004-07-13

Erabakia «arduragabekeria delako ikuspuntu politikotik, prozedura ikuspuntutik eta gehiengoenganako errespetoaren ikuspuntutik».  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Helegitea «prozedura arrazoietan» oinarrituko du Batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Hizkuntz teoriaren kontzeptzio hauen kasuan, prozedura-motaren taxua zehaztean "praktiko" hitza erabili dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berrikuntza hori produktuena edo ekoizpen-prozedurena izan daiteke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Autore batengan eta bestearengan gaiak, narrazio-prozedurak eta estiloa errepikatzea da horren adierazgarri nabarmenena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Susmoa badut horrako bideak geroz eta azterketa-prozedura konplexuagoen mataza korapilatsu batera garamatzala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

Edozein langintzatan, puntako egile batek bere lan-prozedurak, kezkak eta martingalak agertzea beti da ikuslearentzako plazer eta opari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.

Epailetza eta zerga-prozeduretan [...] pertsieraren ordez ez zen ingelesa hartu, tokian tokiko herri-hizkuntzak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Hirugarren dinastiaren hasieran, jurisprudentzia prozeduretara mugatzen zen osorik; ohoreak gobernatzen zuen dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 213. orr.

Konputagailuprogramek kontrol-prozedura integratuak izaten dituzte makinaren funtzionamendu okerrak eragindako hutsak detektatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Enuntziatuei legitimoki aplika dakizkiekeen esku-hartze prozedurak defini daitezke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

1953. urterako, erabat galdua nuen ebaluazio-prozedura taxonomikoak formulatzeko itxaropena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Honelako teoria bati ez dio axola gramatika nola eraiki den, eta, beraz, gramatiken arteko erabakitze-prozedura bat eskaintzen duela esan liteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.

Beraz, aurkitze-prozedura eskaintzen duen teoria dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

Berpizkundetik aurrera hasi zen gizabanakotze-prozedura zibilizatzaileak Uhartegan du oinarria, eta ez haren garaikide izan ziren Erasmus, Vives edo Castiglionengan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

6 auzibidea.

Hari beretik, aztertuko da oraino prozedura berri bat: norbait, paperez espainola denari, leporatuak zaizkiolarik delitu handiagoak Espainian Frantzian baino, auziperatua izan daitekeela segidan Espainian.  Herria   2001-07-26

Portugalen aurkako prozedura amaitzea erabaki du Ekofinek.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

«Botere judizialaren independentzian oinarrituz», auzia itxi eta prozedura artxibatzea egokia litzatekeela.  Berria - Harian   2005-10-20

Jadanik zenbeit egun hauetan bali da abisu hau, bainan lehen astean oraino ez dute prozedurarik emaiten, bakarrik paper bat larderiatzeko.  Herria   2003-01-14

«Ideien kontrako prozedura baten aurrean gaude», salatu zuen Aralarreko koordinatzaile Patxi Zabaletak.  Berria - Harian   2005-11-22

Jujeak baztertu zituen Jean François Blanco abokataren galdeak: prozeduraren indar gabetzea, bai eta Erramun Baxok eta Mixel Oronos-en lekukotasunak.  Herria   2003-04-10

Ez zuen makurtu nahi izan Auzitegiak, ohiko prozedurei jarraituz, eskatzen zizkion azterketa biologikoak egitera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 234. orr.

Bilboko poliziak errebelamendu militarra leporatu zion Jose Ramon Goikoetxeari, eta prozedura sumarisimotik bideratu zuen auzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.

Kasu bakoitzarengatik prozedura bat hasiko balute, a zer murriztua hartuko lukeen lanbideak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 88. orr.

Bi prozedurak «independienteak» direla esan zuen Candido Conde-Pumpido fiskalburuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

7 (izenondoekin)

Prozedura administratibo bat abiatua dugu jadanik.  Herria   2004-09-16

Uste dugu ez dela bidezkoa gure kontra prozedura juridikorik abiatzea.  Berria - Kultura   2006-03-02

Sartu gara prozedura juridiko batean, administrazioari bete arazteko berak errespetatu behar dituen araudiak.  Herria   2004-09-16

Musika taldearen kontrako eginbideak prozedura laburtu bihurtu ditu Grande-Marlaska epaileak.  Berria - Kultura   2006-01-27

Hartara, Kode Zibila, Zigor Kodea, Merkataritzako Kodea eta Prozedura zibil zein kriminaleko kodeak Napoleon Bonaparteren armadak hedatu zituen Europan zehar.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Salaketa Europako bulego gorenera eraman du, eta hunek onartu berria du salaketa-prozedura hori.  Herria   2004-05-20

Zigor prozedura bat irekitzea aztertuko duela adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-24

Europako Batzordeak zigor prozedurak zabaldu zituen atzo Europako Batasuneko 18 herrialderen aurka, bere iritziz, argindar eta gas merkatuak enpresetara zabaltzeko unean motz geratu direlako.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Ahurtiko PEP (Pupilles de l'Ecole Publique) zentroko lau begiraleen kontra lizentzamendu prozedura bat idekitzen hasia duela zuzendaritzak erran du CGT sindikatak.  Herria   2004-11-04

Betaurrekodunarekin gizon bat etorri da, eta lege prozedurak aipatzen hasi zaizkigu, paper bat eskuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.

Arabako Lan Ikuskaritzak isun prozedura bat zabaldu dio Corsan-Covian enpresari, langile portugesei diru gutxiago ordaintzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

9 ipar isuna.

Behin ukan dut prozadura bat, fiteegi nindoalakotz eta aitortu behar dut ez dutala pagatu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 39. orr.

10 prozedurazko izlag

Prozedurazkoa eta mekanikoa ote zen soilik kopla eta kantuak ikasteko erraztasun hori?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 80. orr.

-Prozedurazkoa: nora joan nahi duen argi badauka, bidea samurrago gertatuko zaio.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adosturiko prozedura (3); adosturiko prozedura politikoak (3); aldatzeko prozedura (3); aukeratzeko prozedura (4); aurkako prozedura (13); aurkako prozedura zabaldu (4); aurkako zigor prozedura (3); aurkitze prozedura (9); aurkitze prozedura praktiko (3); aurkitzeko prozedura (3); bestelako prozedura (3)

ebaluaketa prozedura (7); ebaluaketa prozedura bat (4); egiteko prozedura (6); erabakitzeko prozedura (3); erabilitako prozedura (5); estradizio prozedura (5); ez ohiko prozedura (3); ezarritako prozedura (3); ezohiko prozedura (8); gramatiken ebaluaketa prozedura (5); haien aurkako prozedura (3); hartzeko prozedura (3)

irekitako prozedura (5); kontrako prozedura (9); lan prozedura (4); legebiltzarreko prozedura (3)

ohiko prozedura (14); onartzeko prozedura (4); premiazko prozedura (4); premiazko prozedura erabili (3)

prozedura abian (7); prozedura abian jarri (3); prozedura abiatu (5); prozedura abiatzeko (5); prozedura aldatu (4); prozedura arazoak (3); prozedura azaldu zuen (3); prozedura bat zabaldu (4); prozedura bera (9); prozedura bera erabiliz (3); prozedura berri (8); prozedura berri bat (4); prozedura berria (4); prozedura bertan behera (7)

prozedura erabili (4); prozedura erabiltzen (4); prozedura eskaintzen (4); prozedura hasi (7)

prozedura ireki (6); prozedura izango (3); prozedura jarraitu (8); prozedura judizial (4); prozedura judiziala (5); prozedura judizialaren (3); prozedura kriminaleko (5); prozedura kriminaleko legea (4); prozedura laburtua (3); prozedura martxan (5); prozedura mota (3); prozedura osoa (4); prozedura politikoak ezarri (3); prozedura praktiko (4); prozedura zabaldu (4); prozedura zabaldu zuten (3); prozedura zabaltzea (4); prozedura zabaltzea proposatu (3); prozedura zehazteko (3)

zigor prozedura (10)

gure prozedurak (3); lege prozedurak (5); zigor prozedurak (6)

prozeduran parte hartzeko (3)

prozeduraren arabera (3); prozeduraren bidez (4)

zigor prozedurarik (3)

prozeduratik kanpo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus