Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon gazte bat, hasieran proxenetatzat hartu dudana, tematu egiten zait nire whiskya berak ordainduko duela, aita izan berri delako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 263. orr.
Bi urte geroago, ordea, bere proxenetak harrapatu egin zuen berriro. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 118. orr.
Neskatxak lanean atxikitzeko, ordea, proxeneta eta madame talde ongi saretua zegoen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Proxenetaren inpunitatea dago lehenik, bezeroarena jarraian. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Txuloak eta proxenetak ere baziren. Berria - Harian 2005-12-10
Edozein pederasta edo proxenetaren logika eta pentsaerarekin hitz egiten du Gasteizko Gobernuko Barne sailburu izanak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.
Gure lagun proxenetarekin eta Pantxo anormal horrekin pastelak jaten! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
Ama euskara putatu, prostitutatu, irabazian jarri eta haren proxeneta bihurtu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.