Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luma berriaren lehen urratsa lortzearen zurrunbilo horretan zebilen oraindik Lázló-József Bíró jauna [...] 1938. urtean patentea lortu zuenean bere prototipoarentzat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.
Makina prototipoa baino ez da oraindik, eta arazoak daude hortik aurrerako urratsak egiteko. Berria - Gaiak 2006-04-06
2000. urtean Mercedes enpresak hidrogenoz elikatutako erregai-pilak erabiltzen dituen Necar 5 prototipoa aurkeztu zuen. Berria - Gaiak 2004-06-03
Erromako Udalarentzat egin behar dituen trenen prototipoa ekoitzi du. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Piloturik gabeko X-43A hegazkina jaurtitzeko asmoa zuen NASAk, B52B aireko handi batek prototipoa 12.000 metroko altuerara eraman ondoren. Berria - Gaiak 2004-11-16
Eraikuntzaren gainean, teilatuaren ordez, autoak eta prototipo berriak probatzeko erabiltzen zuten pista handi bat dago, baina Lingotto inguruan bizi den jendeak ez ditu jada Lancia eta Ferrarien motor-burrundarak entzuten. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.
Arnasketa likidoko makina da, eta oraingoz prototipoa baino ez dute eskura. Berria - Gaiak 2006-04-06
Ordutik hamahiru urte pasatu eta prest utzi zuten behin-betiko prototipoa. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.
Birusaren proteina baino erabiltzen ez duten txertoak ikertzen ari dira hainbat herrialdetan, nahiz eta orain arte soilik prototipoak izan. Berria - Gaiak 2006-05-06
Dagoeneko guztiok dakigu [...] Lopez de Arriortuaren automobil-prototipo egingaitza Gran Via zinema zaharrean gordetzen dutela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 180. orr.
Berlinek 20 milioi euro eman dizkio botikagintza industriari txerto prototipoa egin dezan. Berria - Gaiak 2006-01-19
Oreste enetako serial-killeraren lehen prototipoa da. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 140. orr.
Espresionismoa eta zinema: prototipoa (Caligari doktorearen kabinetea, R. Weine, 1929) eta pastixea (Pierrot lunaire, Shaffy Workshop, 1988). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.
Orain arteko gizonaren prototipoa ahultzen joango da eta homosexualen auziak ez du hainbesteko garrantzirik izango. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Ez al zaizu iruditzen, behialako "el chico rey de la faba" haren prototipo petoa-petoa litzakela horko Agustinico hori? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.
Espainiar hiri-estatu kolonial horiek [...] beren prototipo helenikoak bezala, ekonomikoki bizkarroiak izan ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Gaur egun argi samar dago, ordea, bi-biak datozela prototipo erkide batetik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.
"Olentzero" deformatu eta izengoiti bihurtu horixe txertatu duela apropos bere kantetan, kanpoko eskazale gizajo graziosoen prototipo gisan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 165. orr.
Sistema horren prototipoa greziar alfabetoa da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.
Oso adierazgarria da, bertsolari prototipo honen eragina, gure herri literaturan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.
Homologiarik gabeko egituratzat jotzen dira, beren eboluzioan bakoitza bere prototipo-organismotik abiatutzat, zein bere aldetik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.