Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
protosemita iz hizkuntza semitikoen aurreko forma teoriko batua, haien jatorria dena.
Ez al zen arrazoi beragatik gertatuko protosemitan ere? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.
Tipo horren ezaugarri nagusiak hauek dira: ia ez dago elkarketarik, eratorketa oso gutxi erabiltzen da, flexioa gutxi garatua dago (gehiago protosemitan, dena den, horretatik sortu ziren hizkuntzetan baino), eta horrenbestez, hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 279. orr.