Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protokolo 1 iz zeremonietan eta kidekoetan, etiketa eta lehentasun kontuetan gorde behar diren arauen bilduma; gizarte harremanetan jarraitzen diren kortesia-erregelen multzoa.

Japoniako inperioko protokolo zaharrak agindu bezala, Enperadoreagana "durduzaz eta dardaraz" zuzendu beharra zeukaten mendeko guztiek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 156. orr.

Liturgia zurrun baten arabera egiten dira, eta bada nahi adina protokolo eta haundi-maundikeria.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.

Badakit, ondo jakin ere, ohiturak, kasu horretan, errespetuzko duda bat ezarria duela: zuk ere badakizu ordea ez dela molde bat, protokolo hutsa baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Protokolo hutsezko ekintza.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.

Badakigu ingelesak zein neurritan diren ohituren eta protokoloen zale.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

Protokolorik gabe mintzatu zitzaigun ingelesez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 196. orr.

Irteteko ateak ez zituztela ireki ikustea eta egoera hauetarako indarrean zegoen protokolo militarrari kasu ez egitea arraroa iruditu zitzaien arren, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik protokolario.

Musika bandak jo du, eta gero protokoloko hitz batzuk esan dituzte.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.

Hori da idatzi gabeko legea, hori da amerikar etiketaren protokolo-araurik zorrotzenetan zorrotzena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Kazetari senak eraman zuen egin zuena egitera: Printzea maitemintzera, konpromiso ofiziala onartzera, bere lanbidea uztera, protokolo eta etiketa eskola gogaikarri haiek guztiak jasatera, amodioaren fikzio hura guztia mantentzera, eztei-egunera heldu arte.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Julian Arruabarrenak ez du EPELeko presidente karguan jarraituko; protokolo arduraduna izango da.  Berria - Kirola   2004-05-06

3 nazioarteko konferentzia bateko edo hitzarmen bateko agiria edo agiri multzoa.

Bi baldintza bete behar ziren Kyotoko Protokoloa indarrean jartzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-19

AEBek ez zuten Kiotoko Protokoloa berretsi -itun hori 1997an izenpetu zen Kioton, eta helburua gas toxikoen emisioa murriztea zen, planetaren berotze efektua saihesteko-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Protokoloak aurrera egin ahal izateko herrialdeen %55ak eta isurketen %55aren erantzule diren herrialdeek onartu beharra dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Iranek iazko abenduan sinatu zuen Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren Protokolo Gehigarria.  Berria - Mundua   2004-09-22

Bost eguneko bileren ostean, Bioaniztasunari buruzko Kartagenako Protokoloaren sinatzaileek produktu transgenikoak kontrolatzeko nazioarteko sistema lotesle bat ezartzea erabaki zuten atzoko bilkuran.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) torturaren aurkako protokoloa sinatzea erabaki zuen atzo Espainiako Ministroen Kontseiluak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Espainiak NBEren protokoloa berretsi izana baikortzat duten arren, urratsen zain daude torturaren aurkako elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Jaurlaritzaren protokoloa: Herrizaingo Sailak tortura eragozteko inkomunikaturik dauden atxilotuei ezartzen dien protokoloa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak eta Espetxe Erakundeek egin beharreko itunerako proposamena da Gobernu Kontseiluak aho batez onartutako protokoloa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Batzorde honek sortutako Emakumearen Genitalen Mutilazioaren Kontrako Protokoloa aplikatu zaio.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenaren aurtengo protokoloa izenpetu da otsailaren 20an.  Herria   2004-03-04

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Euskaltzaindiak 2004. urteko protokoloa sinatu zuten atzo, Euskaltzaindiaren egoitzan.  Berria - Kultura   2004-11-17

4 (hitz elkartuetan)

Atxilotu bakoitzari azterketa egiterakoan, legez araututako bost orrialdeko protokolo txostena bete beharko lukete.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

· Asmo protokoloan ez da zehazten noizko eraiki nahi duten, baina lehenbailehen izango dela zehazten da.  Berria - Harian   2005-08-14

Inkomunikazioari dagokionez, atxilotuentzako «arreta-protokoloak» aztertu eta hobetzeko konpromisoa hartu zuen Ibarretxek.  Berria - Harian   2005-06-23

5 tratamendu batean edo lan esperimental batean jarraitzen den plana.

Gaur egun tratamendu berak edo bertsuak baliatzen dituela leku guztietan medikuntza konbentzionalak, protokolo berberak erabiltzen direla hemen nahiz Estatu Batuetan minbiziaren alorrean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Protokolo bat idatzi zuten denen artean gaitza agertzen den lekuetan berehala indarrean jartzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Laborategietako esperimentuen protokoloak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Gustura hartuko nuke neuk ere, errekuperazio on baterako aholku eta protokolo guztiak pikutara bidaliz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Haren gudu-eremua laborategia zen; haren armak: esperimentuak, protokoloak, hazkuntza-flaskoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Elenak zorriekin jarraitu beharreko protokolo hura maite zuen, haiei esker amak bainatu egiten baitzuen bere esku pikartsuez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Segurtasun protokoloa jarraitu behar zuela ohartu zen Ramírez kapitaina.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

7 protokolozko izlag ik protokolario.

Protokolozko berbaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Pasa den ostegunean Europako Batzordeak eta Israelek protokolozko akordio bat sinatu zuten auzi honen inguruan zabaldu den eztabaidari irtenbidea emateko helburuarekin.  Berria - Mundua   2004-08-10

Ondorioz, Irujo eta Eulate ez ziren protokolozko argazkira hurreratu ere egin, eta Iberokoak kazetariekin ez hitz egitea erabaki zuen.  Berria - Kirola   2006-03-02

Ruiz Piñeiroren berbak neurri batean protokolozkoak izan baziren ere, Juan Pablo Gonzalez Botere Judizialeko lurralde kideak esandakoek kutsu politiko nabarmena izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus