Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asaldatu nintzen, protestatu nuen; baina ezin nion esan egiazko arrazoia. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.
-Nik.. protestatu egin nuen, horregatik ez daukat zenbakirik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 86. orr.
Sufritu egiten du, kexatu egiten da, protestatu egiten du, etsipenean erortzen da, baina berdin da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.
Esan diozu autozauritu egiten zela zuek ezartzen zenioten oinazearen kontra protestatzeko? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.
Anachorêtês, jatorriz bizitza praktikotik erretiratuei aplikatzen zitzaien, bai beren buruak kontenplazio filosofikora emateko, bai gehiegizko zergen aurka protestatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.
Atzerapenarengatik protestatzeko, banku bat leherrarazi du talde ezezagun batek. Berria - Mundua 2004-06-11
Pertsonak ez ezik, plazan katuak erretzea ere nekez onartuko genuke protestatu gabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.
Gizona protestatzera zihoan, baina Pepponek ez zion hasten ere utzi. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.
-Ikasketa-buruarengana joango naiz protestatzera! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 62. orr.
Bera isildu egin zen, ez zuen gehiago protestatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.
Hainbeste egunez, zinezko borrokak gertatu ziren hango poliziaren eta protestatzen ari zirenen artean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.
Semea hartu, eta besarkatu zuen, haurrak tinkaldiarengatik protestatu zuen arte. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.
Egoeraren aurka protestatzeari ekin genion nerabeen eran. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 87. orr.
Ez nion protestatzeko aukerarik eman, berriro agindu bainion, oraingoan oso zakar, ezkutatzeko lehenbailehen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 344. orr.
Loditxoa ere ez da -protestatu zuen amak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.
-Baina elizan gaude! -protestatu zuen On Camillok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 72. orr.
"Arrazoi politikoengatik idatzi?", protestatzen nuen beste kasu batzuetan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 60. orr.
–Mesedez... -protestatu zuen Monak, gaiaz asperturik. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 65. orr.
-Ez zen eni horren egitea, Poloniar baten gain zen -protestatu zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 190. orr.
Horrelakoetan Endrek sutsu protestatzen zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
Charronek gogor protestatu zuen prozedura horren kontra. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.
Dantzara behartu zuen, zoruan ziba batek bezala jiratuz, hark arranoak bezala garrasika protestatzen bazuen ere. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 138. orr.
Eginahalean protestatzen dute esanez ikonoklastak idoloak desegin bai, baina ez duela berririk jartzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.
Antropologoek askotan protestatu dute jokamolde horren aurka. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.
Gorputza ez zait erabat ohitu herrena izatera, eta protestatu egiten du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.
-Instintu horrek betidanik protestatu izan du berria den ororen kontra. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.
Baptista kabroi haren izenean azaldu zen Bankuaren exijentziak argudiatuz; letra protestaturik zegoen ordurako, betearazi baino ez zuten egin, bahitu eta enkante publikoan saldu. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.
kontra protestatu (5); protestatu gabe (3)
aurka protestatzeko (15); kontra protestatzeko (8)