Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protestari (orobat protestalari g.er.) 1 iz protesta egiten duen pertsona. ik protestagile.

Protecsenisa enpresako langileak bertaratu ziren, eta kafetegitik arrastaka atera zituzten protestariak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Tren bat atera ere egin zuten protestariek bere bidetik bultzaka, eta ondorioz, pare bat egunetan egon zen moztuta Alemaniako trenbiderik erabiliena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Protestariak haserre atera ziren kalera torturak egiaztatu zirenean.  Berria - Mundua   2004-11-27

Bereziki AEBetako presidente George Bushen kontra, ALCA indarrean sartzearen kontra eta neoliberalismoaren kontra agertu ziren protestariak.  Berria - Mundua   2004-01-13

Burugaldurik zebiltzanak adimenez jantziko dira, protestari zirenek ikasbidea onartuko dute.  Elizen arteko biblia   Is 29,24

2 (izenondo gisa)

Ni ere oso protestaria nintzen eta nebaren alde ateratzen nintzen gehienetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus