Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protestantismo iz XVI. mendean sortu zen erlijiozko higikunde eraberritzailea, Eliza katolikotik bereizi zena; higikunde horren sinesteak; eliza protestanteen multzoa.

Libertate hori duk protestantismotik gehien interesatzen zaidana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Barruko askatasuna pentsatzaile aleman protestantismotik datozenek irakatsi diote.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 183. orr.

Protestantismoaren eragina, alabaina, lehendik zetorren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Protestantismoak irudi erlijiosoak galarazi zituen garai tamalgarri haiez ari naiz, jakina.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Halaxe gertatu zen Erreformarekin; luteranismoa etorri baitzen protestantismoaren ordez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

Nafarroa protestantismoaren atzaparretarik libratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus