Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protestaldi 1 iz protesta; protesta egiten den denbora.

Protestaldi gisa, zuhaitzak mozten hasi ziren, hango señoritoek ez baitzuten fruitu arbolarik ez bestelako labore sailik landatu nahi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 68. orr.

Edozein protestaldi bukatu orduko bagenuen zeregina: kotxea irauli, edo ohol zaharrak lanetatik hartu eta errepide erdian gurutzatu, edo kristalen bat edo beste hautsi.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.

Auzitegiaren aurrean protestaldiak antolatu dituzte palestinarrek eta Europako hainbat erakundek Israelen politika salatzeko.  Berria - Mundua   2004-02-20

GMren Europako 11 fabriketan protestaldia egin zuten atzo 50.000 beharginek.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Ez dira horrenbestez denak gustura geratzen, protestaldi bati ekiten diotenak ere izaten dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 116. orr.

Atzokoa, aitzitik, azken hilabeteetan izandako protestaldietan jendetsuena izan zen.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Euskal Herriak nazio moduan lehiatzeko eskubidea daukala eskatzeko Batasunak protestaldira deitu du gaurko (20:00etan).  Berria - Kirola   2004-09-08

2 (hitz elkartuetan)

Langileek itxierari ekin zioten Gasteizko Hezkuntza Sailean, eta protestaldi sorta luzeari hasiera eman.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

· Kale protestaldi jendetsu hauek izan ziren, besteak beste, Gazan, Hebronen, Nabulusen, Ramalan eta Jerikon.  Berria - Mundua   2006-03-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

protestaldia egin (5); protestaldia egin zuten (5)

kale protestaldiak (3); presoek protestaldiak egin (3)

ekin zioten protestaldiari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus