Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkataritza, batzuetan, askea da, eta, beste batzuetan berriz, protekzionista, indartsuei hala komeni zaienean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 216. orr.
Merkantilismoa -aberastasuna metal bitxien pilaketarekin lotzen duen doktrina protekzionistara mugatua ekonomiako eskuliburu gehienetan-, ororen gainetik, barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Zeren monopolioak, oligopolioak, enpresen arteko akordioak, informazio eta aginte asimetria izugarriak, edota gobernuen araudi protekzionistak baitira nagusi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.
Europako Legebiltzarrak estatu kide batzuen mugimendu protekzionistekiko bere kezka berretsi zuen. Berria - Mundua 2006-03-24
Badira ikuspuntu protekzionista duten indar xenofobo eta arrazistak ere, AEBen latinoamerikanizazioaren beldur direnak. Berria - Mundua 2006-03-29
Hitzarmena sinatu ondoren, AEBek hainbat eta hainbat neurri protekzionista erabili izan dituzte Mexikotik sartzen ziren zenbait produkturen trukea oztopatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 216. orr.
Alde batetik burgesia bat, lurraren jabea bihurtu dena eta bere aldarrikapen ekonomikoak eta politikoak fisiokraten ahotsetik adierazten dituena eta, bestetik, burgesia merkataria utilitaristen bidez neurri protekzionistak edo liberalak eskatzen zituena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.