Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protekzionismo 1 iz doktrina ekonomikoa, nazio produkzioa babesteko neurriak hartzen dituena atzerriko konkurrentziaren aurka; doktrina horretan oinaturriko sistema ekonomikoa.

Egia da protekzionismoak, baldintza jakinetan, nazio-ekoizpena sustatzen duela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Librekanbismoa versus protekzionismoa auzi klasikoaren revival gisa ikus daiteke auzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

Europan, 1879ko alemaniar muga-sarien legeak protekzionismoaren aro berri bat markatu zuen, muga-sariak murriztu ziren hiru hamarraldiri amaiera emanez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Bai Alemaniak, bai Estatu Batuek [...] 1870eko hamarraldian, protekzionismo zorrotz baten gainean egin zuten beren industrializazio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Bertako industria garatzeko protekzionismo komertziala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.

Protekzionismo ekonomikoaren gaineko eztabaida da nagusi Europako Batasuneko 25 estatu kideetako ordezkariak atzo eta gaur Bruselan egiten ari diren goi bileran.  Berria - Mundua   2006-03-24

Europar Batasunak arau teknikoak, fiskalak, finantzetakoak eta erregulaziozkoak ematen ditu -kritika liberalaren arabera, protekzionismo mozorrotua da araugintza hori-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Merkataritza askea predikatzen eta protekzionismoa praktikatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 216. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Estatu Batuen kanpoko defizita ez bazen dolarraren baliogabetze kontrolatu baten bitartez jaisten, Estatu Batuetako administrazioak neke handiak izango zituen Biltzarraren protekzionismo-joerei aurre egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Frantziak, hain zuzen, oreka hau hautsi du eta bere ezak eragin dezakeen nazionalismo eta protekzionismo bultzadak Europa desantola dezan hartu du arriskua.  Berria - Harian   2005-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus