Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelula guztiak ziren antzeko osagaiz eginak: karbohidratoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.
Hogei aminoazido horiek konbinatuz sortzen dira proteinak, ileko kreatina edo odoleko hemoglobina. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.
Horratx arazoa: materia bizi oro proteinaz egina dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Proteina guztiek oso molekula handiak dituzte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
Proteina bakoitza aminoazido-sekuentzia batek osatua da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Proteina bakoitza berdinik gabea bada, gene bakoitza ere berdinik gabea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Proteinen sintesiaren mekanismoa aztertzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Gehienetan hiru erregai nagusi erabiltzen ditugu: karbohidratoa (azukrea eta almidoia duten janariak), gantza eta proteina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Proteina horiek guztiak aminoazidotan apurtzen dira, aminoazidoak baitira proteinak eraikitzeko adreiluak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Landareak dira, gainera, proteinak [...] lortzeko iturri nagusi bakarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Proteina guztiak ez dira berdinak; jaten dugun ardikiaren edo txerrikiaren proteinak ez dira bere horretan giza proteinaren ordeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Entzimak proteinen sailekoak dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Globulu gorrien masaren heren bat-edo hemoglobina da, oxigenoarekin konbinatzeko gaitasun izugarria duen proteina bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.
Enbrioi-garapena gobernatzen duten proteinak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Erabilera asko dituen proteina bat da kolagenoa, tendoietan eta hezurretan ere badagoena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Zainzurien buruak % 50 proteina dauka, xerrak baino askoz gehiago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Lasto-koloreko likido argi bat (plasma deritzona), hainbat gatz mineral eta proteina dauzkana. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.
Eginkizun nagusienetarikoa da proteinen digestioa, heste meharrean egina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.
Proteina konplexuak odolean zurrunbiloka, organo sexualak hanpatzen, esku-ahurrei izerdi eragiten eta ahotsa lodiarazten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.
Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.
Okelaren partez, proteina landarezkoak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.
Komeni zen, ala ez, bakterioen bitartez proteina baliagarriak ekoiztea, hala nola hazkunde-eragileak edo hormonak, munstroak sortzeko arrisku eta guzti? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
Kiribil bat, bi elementuz osatua: batetik, proteina erregulatzaile bat, eta, bestetik, ADNaren baitako haren xedea, aldameneko geneen adierazpena gobernatzen duena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.
Erretro-birusen kontrako botikek proteina birikoei erasaten diete. Berria - Gaiak 2004-08-18
Hilabete luzez, proteina "alosteriko" direlakoen tasunetan buru-belarri murgildurik egona zen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Gaixotasunok proteina toxikoen metaketak sortzen ditu. Berria - Gaiak 2006-05-09
Gene horrek proteina berde fluoreszente bat kodetzen du. Berria - Gaiak 2004-12-02
Bizitza halako lanbide zorigaiztokoa izan ez dadin, nork injektatzen ote dizkigu beharrezkoak zaizkigun proteina sinbolikoak? Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.
Kolibaziloaren baitako proteina-sintesi induzigarria aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.
ADN zati horietariko bakoitzak kate polipeptidiko bat ekoizten du, eremu bati dagokiona: proteina-eredu bat, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Gene-blokeek kodeturiko proteina multzoek osaturiko moduluek oinarriko lanak egiten dituzte mundu bizi guztian zehar. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.
Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala, proteina-edukirik gabea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.
Esfortzu handi baten ostean, proteina kontzentrazio handia izaten da gernuan. Berria - Harian 2005-08-03
Jende gehienak uste du proteina iturri bakarrak haragia eta arraina direla. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Beste aukera bat nitrogenozko proteina-hondakina amoniako bihurtzea litzateke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.
RNA molekularen helize bikoitzean dauden instrukzio kodetuek arautzen dute gorputzeko zelulen proteina-ekoizpena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Proteina-urritasunaren ondorio dira munduko elikadura-arazo ia guztiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.
Proteina biralei barik zelula-proteinei erasaten dietelako estatinek. Berria - Gaiak 2004-08-18
Animaliei utzi behar diegu landare-proteina eraldatu eta hartatik forma digerigarriago bat ateratzeko ardura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.
Egitura-proteinak ziren gehienbat, hala nola giharrenak, edo entzimak, hala nola arnasketan funtzionatzen dutenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.
proteina arrotz (3); proteina iturri (3); vefg proteina (3)