Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Populazio polimorfo batean, hautespen naturalak egitura proteikoak faboratzen zituen, eta, beraz, gene-egiturak -"alelo" direlakoak-, ugalketarik oparoena ahalbidetzen baitzuten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.
Ez haragi ez arrain ez den patu bat, erdipurdikoa, zeinak animalien munduarekiko lehen harreman baterako prestatzen baitu, baina ez baitio baimentzen erantzunkizun gorenerako, eraikuntza proteiko baten parte izatea baita hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.
Dozena bat adiera ezberdin ukan zezakeen arrazaren kontzeptu proteikoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.
Valentzian justiziaren arloko kontuetan ibili eta gero, hantxe zen hogeita bi urte zituen izaki proteiko hura fronteko lerroetan da ia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.
Aukeran emakume proteikoagoak gustatzen zaizkio, gorpuzkeraz mardo eta mamitsuak, playmate titiak eta biolontxelo ipurdiak dituzten horietakoak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 10. orr.
Gehienak, Pitagorasek bezala, gorputz askotara arimaldatu beharko dute askapena lortu arte; batzuk, proteikoak, "bizi bakar baten epean, lehoiak dira, herensugeak dira, basurdeak dira, ura dira eta zuhaitz bat dira". Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.