Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
protagonizatu, protagoniza, protagonizatzen du ad protagonista gertatu.
Film azkar eta dramatikoa protagonizatu eta zuzendu du Hennie eskandinaviarrak. Berria - Kultura 2004-09-25
Robotek protagonizatutako telebista programa batean. Berria - Gaiak 2006-05-02
Manguelek justu beste muturreko gertakizun bat ere kontatzen du liburu berean, juduek protagonizatua baita ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.
Poloniako selekzioko jokalariek Alemaniaren kontra protagonizatu zuten balentria, nazien garaian, führerrarengandik galtzeko agindua jaso zutenean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 137. orr.
Bortz minutu geroago, agurea "Saragueta zaharrak" protagonizaturiko istorio are zaharragoa kontatzen ari zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.